Taldeak eta taldeko kideek izan ditugun ikasketa prozesuaren azken ondorioak, ebaluaketa eta ekarpenak
Uste dugu denbora aldetik nahiko justu ibili garela. Izan ere, hasiera batean ikasgaia nahiko berdea ikusten genuen ( ez geneukan irakaslerik, irakasgaia berria zen ...). Gainera, ez genuen lana ondo banatu eta presaka ibili ginen. Baina esan beharra dago klasera egunero joan garela eta gogotsu hartu dugula parte. Horretaz gain, lanarekin asko ikasi dugu eta ahal izan genuen neurrian, ikaskideek erraz ulertzeko moduko lana egin genuen.
Hirurok neurri berean egin dugu lan, eta elkarrekin aritu gara denbora guztian. Koaderno batean apuntatzen genituen klaseko kuriositateka gero blogera igotzeko.
Blog honetan zintzilik dagoen bideok, IKT-ek gaur egunean zer nolako eragina duten antzeman daiteke era oso garbian. Lehengo gizartearen eta gaur egungo gizartearen arteko konparaketa bat egiten dugu. Gure aburuz, jendea ez da konturatzen noraino aldatu den gure sozietatea. Gure bideoak gai horrekin kontzientzia hartzen laguntzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario