Kaixo guztioi!

Gu Maria, Olaia eta Yaiza gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. IKT ikasgaiari buruzko portfolioa landuko dugu hemen, klasean egindako lanak eta gure hausnarketak bertan azalduz.

lunes, 28 de noviembre de 2011

2011/10/21

Gaur, talde bakoitzeko partaide bat atera da, egokituriko testuan agertzen diren hitz gakoren bat klaseari azaltzeko.
Nabaritzen da partaideak urduri daudela.
Ondoren, taldeka ondoko jarduera hau egin dugu:
Zeintzuk dira gure beharrak IKT-en munduan?

  • IKT munduaren inguruan, informazio eta formazio gehiago jaso nahi genuke. Bai ikasle bezala, bai irakasle garenean ere.
  • Oreka bilatu behar dugu. Era arduratsuan jokatu behar dugu IKTen aurrean.
  • Haurrei erakutsi behar diegu, IKTak ez direla soilik jolasteko; lan tresna bat direla.
  • Ikasle bakoitzaren ikaskuntza gidatu behar dugu.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Artikuluaren sintesia


“La competencia digital e informacional en la escuela”

Gaur egun haur eta gazteentzat ikt-ak nortasun sinboloak dira. XX. mendean jaio direnek ikt-en menpe gizarteratu den lehenengo belaunaldia izan da. beraz, eskolak ezin ditu alde batera utzi. Orain inprimakiak ez dira irakaskuntzarako baliabide bakarra, ikt-en presentzia nabarmendu egin da. Ezin gara liburuetara mugatu, ezta baztertu ere. 

Horrekin batera alfabetatze modu berriak agertu dira hezkuntzan: audiobisuala, teknologikoa edo digitala, informazionala eta multialfabetatzea. Azken honek hezkuntzan gaur eguneko kulturaren baliabide guztiak integratzea eskatzen du.

Planteamendu hau edonork ikasten ikastera zuzendutako prozesu formatiboak sortzera bideratuta dago. Prozesu honi ezker subjektuen emanzipazioa edo subjektu autonomoak sortzea du helburu.

Irakaskuntza mota honetan lau dimentsio agertzen dira:
µ       Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko berriak erabiltzen jakitea.
µ       Dimentsio kognitiboa: informazio eta komunikazioaren erabilera egokia.
µ       Jarrera sozialeko dimentzioa (sozioaktitudinala): jarrera arrazionala izatea teknologien aurrean.
µ       Dimentsio axiologikoa: analisi kritikoak egiten jakitea informazio eta balore etikoen aurrean teknologia erabiltzean. 

Orokorrean, alfabetizazioa edo multialfabetizazioa kulturarekin integratzera eta kultura birsortzera zuzendutako prozesutzat ulertu daiteke. 

Baina irakaskuntza metodologi berri honetan arazoak agertzen dira, ez baitugulako ondo ezagutzen eta oraindik ez garelako honetara moldatu. Arazo horietako bat denboralizazioan sortzen da. Honetan klasea ez da ikusten talde homogeneo eta bateratu bat bezala. Orain ikasle edo talde txiki bakoitzak ordenagailu bat izango du eta bakoitzak abiadura edo erritmo desberdina eramango du. Hau dela eta, irakasleak malguagoa izan behar da denboraketaren aurrean (betiere neurriz) eta ikasle edo ikastalde bakoitza indibidualki gidatu. 

Ikt-ak barneratzen dituen prozesu honetan hiru konpetentzia garatzea eskatzen du:
§       Informazioa jasotzea eta ulertzea.
§       Informazioaren transmisioa.
§       Harreman sozialak.

Metodologia hau jarraitzeak esfortzu bat eskatzen du eta hainbat erronka sortarazten dizkigu. Adibidez: ikaslea informazio gehiegi du eskura (“alumno sobreinformado”). Baina informazio asko edukitzeak ez du esan nahi ezagutza gehiago izatea, guztiz kontrakoa. Ezagutza lortzen dugu informazio horri zentzua bilatzen eta forma ematen saiatzen garenean.

2011/10/14

 Gaur taldeka banatu gara (3 pertsonetako taldeak sotuz). Talde bakoitzak, artikulu bat irakurri du.
 Gurea: "La competencia digital e informacional en la escuela". Manuel Area Moreira.
 Hiruron artean irakurri dugu, garrantzitsuena azpimarratu eta ulertzen ez genituen azpimarratu ditugu. Hauek izan dira:

  • Lactoescritura.
  • Idiosincrasicas.
  • Univoca.
  • Erigirse.
 Irakasleak, testu honen gainean lan bat bidali du. Honakoak dira erantzun behar diren galderak:

  • Hitz gakoak bilatu.
  • Sintesia egin.
  • Hipotesiak.
  • Sakondu informazioa.
  • Metaforak bilatu, ulergrama egin.
Kritika ekologikoa egin:
  • Zer gustatu zaizu?
  • zer hobetuko zenuke?

2011/09/30

 Lehenengo ariketatxo bat egin genuen:
 Musika bat entzuten, begiak itxita, gogoratu behar genuen noiz izan zen teknologia berriak erabili genituen lehengo aldia, eta gaur egun gustatzen zaiguna.
 Olaia: Nik gogoratu dut lehenengo moment moduan, eskolan informatika gelara joaten ginenean. Ez naiz gogoratzen zein izan zen nire lehenengo kontaktua IKT-ekin.
 Gaur egun, tuentia etortzen zait burura eta horrekin batera mugikorra (Blackberry-a) eta horrekin doazen Chata eta gauza guztiak.

 Maria: Nire lehenengo kontaktua IKT-ekin eskolan izan zen, informatika gelan.
 Gaur egun, egia esanda, ez ditut gogoko. Batez ere, musika entzuteko erabiltzen ditut.
 Teknologia berriekin gustura egondako une bat: mutilagunarekin lan bat egiten.
 Gaurko klasean, nire atentzioa deitu duten hitzek: "efecto mariposa" eta "tags".

Yaiza: Ez dut gogoratzen noiz eta zelakoa izan zen nire lehenengo kontaktua ikt-ekin. gogoratzen dut ahizpa eta biok beti geundela ordenagailua erabiltzeagatik borroketan, bakarra genuelako familia osoarentzat, eta orai lau ordenagailu ditugula etxean eta orain ere borrokatzen garela noizbeinka. Eskolan informatika gelara joaten ginenean edukitzen genituen harremanak teknologiarekin. Ilusioz joaten ginen, klaseak eta edukiak motibagarriagoak azaltzen zirelako.

domingo, 6 de noviembre de 2011