Musika bat entzuten, begiak itxita, gogoratu behar genuen noiz izan zen teknologia berriak erabili genituen lehengo aldia, eta gaur egun gustatzen zaiguna.
Olaia: Nik gogoratu dut lehenengo moment moduan, eskolan informatika gelara joaten ginenean. Ez naiz gogoratzen zein izan zen nire lehenengo kontaktua IKT-ekin.
Gaur egun, tuentia etortzen zait burura eta horrekin batera mugikorra (Blackberry-a) eta horrekin doazen Chata eta gauza guztiak.
Maria: Nire lehenengo kontaktua IKT-ekin eskolan izan zen, informatika gelan.
Gaur egun, egia esanda, ez ditut gogoko. Batez ere, musika entzuteko erabiltzen ditut.
Teknologia berriekin gustura egondako une bat: mutilagunarekin lan bat egiten.
Gaurko klasean, nire atentzioa deitu duten hitzek: "efecto mariposa" eta "tags".
Yaiza: Ez dut gogoratzen noiz eta zelakoa izan zen nire lehenengo kontaktua ikt-ekin. gogoratzen dut ahizpa eta biok beti geundela ordenagailua erabiltzeagatik borroketan, bakarra genuelako familia osoarentzat, eta orai lau ordenagailu ditugula etxean eta orain ere borrokatzen garela noizbeinka. Eskolan informatika gelara joaten ginenean edukitzen genituen harremanak teknologiarekin. Ilusioz joaten ginen, klaseak eta edukiak motibagarriagoak azaltzen zirelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario