Kaixo guztioi!

Gu Maria, Olaia eta Yaiza gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. IKT ikasgaiari buruzko portfolioa landuko dugu hemen, klasean egindako lanak eta gure hausnarketak bertan azalduz.

lunes, 28 de noviembre de 2011

2011/10/21

Gaur, talde bakoitzeko partaide bat atera da, egokituriko testuan agertzen diren hitz gakoren bat klaseari azaltzeko.
Nabaritzen da partaideak urduri daudela.
Ondoren, taldeka ondoko jarduera hau egin dugu:
Zeintzuk dira gure beharrak IKT-en munduan?

  • IKT munduaren inguruan, informazio eta formazio gehiago jaso nahi genuke. Bai ikasle bezala, bai irakasle garenean ere.
  • Oreka bilatu behar dugu. Era arduratsuan jokatu behar dugu IKTen aurrean.
  • Haurrei erakutsi behar diegu, IKTak ez direla soilik jolasteko; lan tresna bat direla.
  • Ikasle bakoitzaren ikaskuntza gidatu behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario