Kaixo guztioi!

Gu Maria, Olaia eta Yaiza gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. IKT ikasgaiari buruzko portfolioa landuko dugu hemen, klasean egindako lanak eta gure hausnarketak bertan azalduz.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Artikuluaren sintesia


“La competencia digital e informacional en la escuela”

Gaur egun haur eta gazteentzat ikt-ak nortasun sinboloak dira. XX. mendean jaio direnek ikt-en menpe gizarteratu den lehenengo belaunaldia izan da. beraz, eskolak ezin ditu alde batera utzi. Orain inprimakiak ez dira irakaskuntzarako baliabide bakarra, ikt-en presentzia nabarmendu egin da. Ezin gara liburuetara mugatu, ezta baztertu ere. 

Horrekin batera alfabetatze modu berriak agertu dira hezkuntzan: audiobisuala, teknologikoa edo digitala, informazionala eta multialfabetatzea. Azken honek hezkuntzan gaur eguneko kulturaren baliabide guztiak integratzea eskatzen du.

Planteamendu hau edonork ikasten ikastera zuzendutako prozesu formatiboak sortzera bideratuta dago. Prozesu honi ezker subjektuen emanzipazioa edo subjektu autonomoak sortzea du helburu.

Irakaskuntza mota honetan lau dimentsio agertzen dira:
µ       Dimentsio instrumentala: baliabide teknologiko berriak erabiltzen jakitea.
µ       Dimentsio kognitiboa: informazio eta komunikazioaren erabilera egokia.
µ       Jarrera sozialeko dimentzioa (sozioaktitudinala): jarrera arrazionala izatea teknologien aurrean.
µ       Dimentsio axiologikoa: analisi kritikoak egiten jakitea informazio eta balore etikoen aurrean teknologia erabiltzean. 

Orokorrean, alfabetizazioa edo multialfabetizazioa kulturarekin integratzera eta kultura birsortzera zuzendutako prozesutzat ulertu daiteke. 

Baina irakaskuntza metodologi berri honetan arazoak agertzen dira, ez baitugulako ondo ezagutzen eta oraindik ez garelako honetara moldatu. Arazo horietako bat denboralizazioan sortzen da. Honetan klasea ez da ikusten talde homogeneo eta bateratu bat bezala. Orain ikasle edo talde txiki bakoitzak ordenagailu bat izango du eta bakoitzak abiadura edo erritmo desberdina eramango du. Hau dela eta, irakasleak malguagoa izan behar da denboraketaren aurrean (betiere neurriz) eta ikasle edo ikastalde bakoitza indibidualki gidatu. 

Ikt-ak barneratzen dituen prozesu honetan hiru konpetentzia garatzea eskatzen du:
§       Informazioa jasotzea eta ulertzea.
§       Informazioaren transmisioa.
§       Harreman sozialak.

Metodologia hau jarraitzeak esfortzu bat eskatzen du eta hainbat erronka sortarazten dizkigu. Adibidez: ikaslea informazio gehiegi du eskura (“alumno sobreinformado”). Baina informazio asko edukitzeak ez du esan nahi ezagutza gehiago izatea, guztiz kontrakoa. Ezagutza lortzen dugu informazio horri zentzua bilatzen eta forma ematen saiatzen garenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario